XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NERE BIZITZAREN GERTAKIZUN BATZUK

JAIOTETXEA Ondarrabia`ri dagokion baserri txiki batean munduratu ninduten.

Ondarrabi`ko azken baserria, ain zuzen.

Aginaga-Sasiberri izenekoa, naiz-eta denak Goikoetxia bezela ezagutu.

Ondarrabi`ko azken baserria esan det; ogei bat metrora baitago Lezo`ko mugarria.

Zortzi seme-alaba izan zituzten gure gurasoak; beraz, naiko pamili aundia, garai aietan baserri eta etxe geienetan izan oi ziran bezela.

Zortzi senide aietatik gaur sei bizi gera.

Bi anai joan zitzaizkigun, edo eraman zituzten, mundu ontatik.

Gaur lau arreba eta bi anai gera bizi geranak.